XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Xedapen Orokorrak.
Foru Legeak
NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIORDEA NAIZEN HONEK
Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak honako hau onetsi duela:
INGURUGIRO, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUARI KREDITU-OSAGARRI BAT EMATEKO FORU LEGEA
Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan nabarmen gelditu da beharrezkoa dela aurrekontu-zuzkidura handiagotzea, etxebizitza alorreko laguntzak eta hainbat motako dirulaguntzak finantzatu ahal izateko.
Horren ondorioz, behar hauei aurre egiteko kreditu-osagarria ematen da, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legeko 44. artikuluak ezartzen duenarekin bat etorriz.
1. artikulua.
- 1.500.000.000 pezeta jotzen duen kreditu-osagarria ematen da, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren beharrei aurre egiteko.
Kreditu-osagarri hau 1996ko Gastuen Aurrekontuko 20000 Proiektu, 32220-7800-4312 kontusail, 99001-7 lerroari,
2. artikulua.
- Kreditu osagarri hau ondoren aipatzen den kontusailaren dirusarrera handiagoen kontura finantzatuko da:
AZKEN XEDAPENA
Foru Lege honek
Nik, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, Foru Lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut; Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara eta
Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko uztailaren bian.
- Nafarroako Gobernuko lehendakariordea, Juan Cruz Alli Aranguren.
-- -- A9605671 --